don–ss | Abu 30-31 Ago & Ira 1 Sept 2018 Tabakalera | Gazteszena | Clubs
Dantz Festival
Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea
Contemporary & Electronic Music Meeting
Encuentro de Música Electrónica y Contemporánea

DANTZ, MUSIKA ELEKTRONIKOA ETA GARAIKIDEA ARDATZ ERALDATZAILE BEZALA

Lehenengo edizioaren arrakastaren ostean 2017an, Dantz Festival jaialdia indartsuago eta proiektuaren alor desberdinetan haziz itzultzen da. Programa orekatuago batek, egun bat gehiago gehitzeak eta aliantza berrien garapenek jaialdiaren heldutasuna erakusten dute, bigarren edizio honetan egingo diren aldarrikapenekin batera.

Iaz, baldintza desberdinak direla eta musika elektronikoaren eta garaikidearen topaketa hainbat ezaugarri propioekin jaio zen. Bestalde, hauek guztiek jarraian agertzen diren ezaugarriez osatutako proiektu bat gauzatzeko aukera sortu zuten:
– Oinarri lokal handiko jaialdi internazionala.
– Eragile, artista eta erakunde desberdinekin kolaborazioan gorpuztutako proiektua.
– Editorial bat duen topaketa kulturala eta, hortaz, asmo artistiko eta kultural bat duena.
– Estilo, formatu, eduki eta espazio ugariko ekitaldia, gaur egungo musika elektronikoaren eta garaikidearen forma anitzak erakutsiz.

Aurreko edizioan, editoriala soinu periferikoetan oinarritu zen, bai geografikoki eta bai artistikoki. Horregatik, maskara bat erabili zen ekitaldiaren irudi gisa, ezaugarri urrunak, exotikoak eta ezezagunak irudikatuz.

2018ko edizioa
Testuinguru eta marko honetan, lehenengo edizioaren balorazio positibioaren ostean, bigarren edizio bat gorpuzten hasi zen jaialdia enfokatzeko eta lantzeko modu berberarekin: modu ireki batean, kolektibo, erakunde eta espazio anitzekin kolaborazioan eta estetikan, programan eta esentzian nabaritzen den editorial batekin.
Aurreko urtearekiko berritasunak:
– 55 jarduera guztira (aurreko urtean baino %5/10 gehiago)
– Lehenengo edizioarekin konparatuz, artista internazionalen kopuru bikoitza egongo da.
– Programa parekidea. Jaialdi mota hauetan, emakumeen presentzia oraindik minimoa den testuinguru batean, hauen presentzia edozein ekitaldi motatan aldarrikatu nahi da.
– Bi egun Gazteszenan (ostirala eta larunbata, 00h-06h, bat bakarrik aurreko urtean).
– Hiru eguneko jaialdia (jaialdiak ostegunetik igande goiza arte iraungo du).
– Editorial berria eta, hortaz, irudi eta estetika berriak.
– Kolaboratzaile berriak jaialdiaren ikuspegi desberdinetan.

Izen esanguratsuak egitarauean:
Zaila da izenak azpimarratzea aurtengo egitarauean, baina Nathan Fake bezalako artista famatuak (mundu osoan ezaguna den “The sky was pink” abestiaren sortzailea), SAMA´-k (Palestinako lehen techno DJ emakumea), Rival Consoles-ek (nazioarteko mailan asko garatzen ari den produktorea), JASSS -ek(Asturiaseko DJ oso ezaguna Europa mailan), Deena Abdelwahed-ek (Tunisiako produktore eta DJ-a, bere sustraietako musika elektronikoan islatzen duena), El_Txef_A-k (gaur egun, Euskal Herriko Dj-rik ezagunenetakoa nazioarte mailan) edo Nazirak (Kazakhstan-eko DJ-a, bere inspirazioa bere
herrialdearen isolamenduan oinarritzen duena) bezalako artistek Dantz Festival 2018-ren izaera isladatzen dute.

Dantz 2018 – Editoriala:
Esan bezala, editoriala bereziki garrantzitsua da Dantzen, topagunearen izaera zehazten baitu. Aurten, artisten diskurtsoa, beraien “background”-a eta egoera hartu dira kontuan. Adibidez, Los Voluble “Borderhack” ikuskizunarekin edo emakume arabiarrak, SAMA´(Palestina) edo Deena Abdelwahed (Tunisia), ditugu. Editorialaren edukia gaur egungo gaietan oinarritu dugu, ikuspegi global batekin, immigrazioa, diskriminazioa modu desberdinetan eta egoera laborala bezalako gaiak jorratuz. Aldi berean, hauei, besteen artean, iazko editorialean zehaztutako soinu periferikoak batzen zaizkie.

Dantz 2018 editorialaren testua:
“Ez da erraza gaur egun munduak dituen erronka guztiez jabetzea. Ezta ere ondokoarekin enpatizatzea eta bere lekuan jartzea hainbat gauza ulertzeko, baita guri buruzkoak ere. Plano lokal eta globalean, musika garaikide eta elektronikoak urruneko uretan (edo ez hain urrunekoetan), gure usain ezberdina
duten etxeetan eta inoiz irudikatu ezin genezakeen perspektibetan murgiltzera gonbidatzen gaitu. Denok ez gara diskriminatuak sentitzen gure sineskeriengatik, gure sexuagatik edo gure azal koloreagatik. Hala ere, denok gainontzekoen sufrimendua imaginatzera heldu gaitezke. Horregatik, beharrezkoa da
amestea, ikastea, garatzea eta haztea, beti ere, gure esentzia, sustraiak eta bakoitzaren izaera galdu gabe. Era berean, ez dugu ahaztu behar beste leku edo egoera batzuetan gertatzen dena. Arrazakeria, sexu diskriminazioa, LGTBfobia, gerrak eta hauen teknologia eta aldaketa klimatikoaren aurkako erronkek, gertuko eta urruneko sentsibilitateen presentziarekin batera, arte, politika eta kulturazko koktel bat osatzen dute eta Dantz-ek hori erakutsi nahi du.

Denok bizi gara mundu berdinean. Denok goaz erronka, paradigma, arte mota eta habitat berrietara. Modu ezberdinean, angelu eta norabide ezberdinetatik, baina beti elkarrekin.”

Jaialdi internazionalagoa, oinarri lokala galdu gabe.

Esan bezala, Dantzek nazioarteko artista kopuru bikoitza aurkeztuko du aurten: Palestinako, Kazakhstango, Tunisiako, Erresuma Batuko, Esloveniako, Txileko, Argentinako, Alemaniako, Portugaleko edo Frantziako artistak ekarriz. Aldi berean, artista eta kolektibo lokalak ezinbestekoak dira ekitaldiaren garapenerako, artistikoki eta programazioari dagokionez Euskal Herriko ehun kulturala erabiliz.

PROGRAMA DANTZ FESTIVAL 2018

ABUZTUAK 30 

TXIRINGITO GROSEKO (ZURRIOLA HONDARTZA)
19:00 – 00:00 | DOAN
• 19:00 Ope Loeb
• 20:30 Kino Internacional
• 22:00 PIEK

ABUZTUAK 31 

NESTOR BASTERRETXEA PLAZA
15:00 – 21:00 | DOAN
• 15:00 Rude Kanka Feat. Beñaranks (DJ Set, EH)
• 16:00 Unai Muguruza (DJ Set, EH)
• 17:00 Aneguria (Live, EH)
• 18:00 A. Gaultier (DJ Set, EH)
• 19:00 Ruben Rubio (DJ Set, EH)
• 20:00 Landerground (DJ Set, Pawn Party/Golden Soul recs.l, EH)

Z ARETOA – TABAKALERA – LARRASKITO GUNEA
19:00 | DOAN
• Annette Krebs (Live, Ale)

KUTXA KULTUR KLUBA – TABAKALERA
20:00 | DOAN
• Garazi Gorostiaga (Live, EH)

PATIO ARETOA – TABAKALERA
21:00 – 00:00 | 8€ (Lehiatila)
• Maotik (Live A/V, FR)
• Rival Consoles (Live A/V, UK)
• Nazira (Dj Set, Kazakhstan)

GAZTESZENA ARETOA
00:00 – 06: 00 | 8€ (Lehiatila )
Areto nagusia
• TERRITOIRE (Live, FR)
• Miss Biotza (DJ set, EH)
• JASSS (DJ Set, ES)
Areto Txikia (I.D Gunea)
• Orphidal (DJ Set, EH)
• Lumière b2b Anah (DJ Set, ARG / PT)
• Galiano (DJ Set, EH)
• Hamid (DJ Set, FR)

IRAILAK 1

NESTOR BASTERRETXEA PLAZA
13:00 – 21:00 | DOAN
• 13:00 Emesutan (DJ Set, EH)
• 14:00 Iker Selektah Meets Bassque Reggae Kultur (Live Dub, EH)
• 15:00 IAMMAI (Live VJ, EH)
• 16:00 Sara N´ Donga (DJ Set, EH)
• 17:00 Papayo Salvador (DJ Set, MEX)
• 18:00 Baleaonda (DJ Set, EH)
• 19:00 Pilar Jorquera (DJ Set, CH)
• 20:00 El_Txef_A (DJ Set, EH)

Z ARETOA – TABAKALERA – LARRASKITO GUNEA
19:00 | DOAN
• Claire Bergerault (Live, FR)

ZABALTZA  (KUTXA KULTUR GAUAK) – TABAKALERA
20:00 | DOAN
• RRUCCULLA (Live, EH)

PATIO ARETOA – TABAKALERA
21:00 – 00:00 | 12€ (Lehiatila)
• Los Voluble (Live A/V, SEV)
• Wooky & Inesfera (DJ & A/V Set, BCN/EH)
• Nathan Fake (Live A/V, UK)

GAZTESZENA ARETOA
00:00 – 06: 00 | 12€ (Lehiatila)
Areto nagusia
• Warrego Valles (Live A/V, Eslovenia)
• Deena Abdelwahed (Dj Set, TN)
• Nídia (DJ Set, PT)
• SAMA’ (DJ Set, Palestina)
Areto Txikia  (BET Gunea)
• Aitor_MU (DJ Set, EH)
• Balza (DJ Set, EH)
• Eyharts (Live, EH)
• Dodoma & Anunnaki (Live VJ Set, EH)

Musika-estiloak eta beste diziplinak
Jakingo duzuen bezala, Dantz Festivalen musika-estilo anitz aurkitu daitezke, musika garaikidetik esperimentaleraino, clubeko musika dantzagarrienetik igaroz. Gainera, arte bisualak ere presentzia garrantzitsua izango dute Maotik edo Inesferaren eskutik, esaterako. Gainera, dantza (IAMMAI) eta VJak (Dodoma eta Anunnaki) egongo dira ere. Formatuak ere anitzak izango dira: DJ set, live, b2b (back to back), VJ edo Live Dub. Aurten, musika eta elementu bisualen arteko batura izango da Tabakalerako Patio aretoko ezaugarri berezienetariko bat. Izan ere, Zuzeneko edo DJ set gehienak elementu bisual izugarriak edukiko dituzte (Nazira Kazakhstango DJa izan ezik).

Sarrerak
Sarrerak www.dantz.eu Web orrialdean daude salgai. Hiru bono mota desberdin daude salgai:
Ostiraleko Bonoa Patio + Gazteszena: 12 Euro
Larunbateko Bonoa Patio + Gazteszena: 18 Euro
Dantz Bonoa (aurreko guztia): 26 Euro

*Adi: Web orrialdeko bonoak abuztuak 30eko 23:59ak arte egongo dira soilik salgai. Abuztuak 31n eta irailak 1ean sarrerak Tabakaleran eta Gazteszenan egongo dira salgai, baina jarduera bakarrentzako izango dira, ez dira bonoak salduko.

 

Source: https://www.tabakalera.eu/eu/dantz-2018-edizioa