don–ss | Abu 30-31 Ago & Ira 1 Sept 2018 Tabakalera | Gazteszena | Clubs
Dantz Festival
Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea
Contemporary & Electronic Music Meeting
Encuentro de Música Electrónica y Contemporánea

Hilabeteko bira egiten ari da El_Txef_A Mexikon eta AEBetan

Markak dokumentalerako egindako musika Ensemble taldearekin hainbat hiritan aurkeztu ondoren, Aitor Etxebarriak El_Txef_A izenpean daraman disko-jartzaile lanari heldu dio berriz. Gernikako musikaria Mexikon da egun hauetan, bertan emango baititu hilabete osoa iraungo duen birako lehen saioak. Mexiko Hirian ireki zuen bira joan den igandean, eta datozen asteetan Mexikon ez ezik AEBetan eta Puerto Ricon ariko da El_Txef_A.

Hauek dira El_Txef_Aren birako datak eta lekuak:

  • martxoak 3: M.N. Roy (Mexiko Hiria)
  • martxoak 9: Topazdeluxe (MOnterrey, Mexiko)
  • martxoak 10: Papaya Playa Project  (Tulum, Mexiko)
  • martxoak 16: KIN KIN (Guadalajara, Mexiko)
  • martxoak 17: WhereHouse (Tijuana, Mexiko)
  • martxoak 23: The Public Works SF (San Frantzisko, AEB)
  • martxoak 24: ROOF 324 (McAllen, Texas, AEB)
  • martxoak 29: Public Arts (New York, AEB)
  • martxoak 31: Sub-Motus & Sixne Family Present: Sábado de Gloria (San Juan, Puerto Rico)

Bira amaitu ondoren, Zarautzen izango da El_Txef_A, apirilaren 7an, Pro Zarautz surf lehiaketako egitarauaren barruan.

Source: http://www.badok.eus/musika/hilabeteko-bira-egiten-ari-da-el_txef_a-mexikon-eta-aebetan/